Encuéntranos en
Uribitarte Pasealekua 11, Bilbao
Contacto
naider@naider.com
Telf: (+34) 616 13 71 05

Zorte on “Baracko Bama”

Barack Obama, presidente. Nahiz ta behin ta berriz entzun dugun berria izan, oraindik sinesgaitza iruditzen zait. Gizon beltza munduko herri boteretsuenaren liderra bilakatuta. Mendetan zanpatua izan den gutxiengoa azaroaren 4an iraulia.

Egia da, beltzak orain arteko gobernuetan ere, Bush-en garaian bereziki, parte izan direla. Hor ditugu, besteak beste, Colin Powell eta Condolezza Rice estatu idazkari izandakoak. Kasu honetan, berriz, ezberdina da. Inoiz inork gainditu gabeko muga zeharkatu baitu Barackek, boterearen lehen lerrora iritsita ヨ lobby ekonomikoen baimenarekin, noski-.

Mezua europarron begietara ezin itxaropentsuagoa: Aldaketa. Tropen erretiratzea Iraketik ヨhori bai, Afganistanera bidaltzeko-, zergen igoera $250.000 baino gehiago kobratzen dutenentzat, osasun babes sistemaren orokortzea, energia berriztagarri eta enplegu berdeen aldeko apustuaナ inork ukatu ezin duen karismarekin osatuta.

Kasu honetan, iparamerikarrak ere erakarri ditu programa horrek. Zalantzarik gabe urteetako ekonomi eta nazioarteko politiken porrotaren ondotik, aldaketaren mesua gizarteratzeko ongarririk onena bilakatu dena.

Galdera orain hau litzateke: Norainoko モaldaketaヤ suposatuko du gobernu berriak? Huts egingo al digu? Barackek berak, garaipena erdietsi ostean, espektatiba handiegiak zabaldu dituela baieztatu zuen eta askori ヨdenei ez bada, bere hitzetan- huts egingo diela. Guri beraz, europar eta euskaldun aldetik huts egin digu dagoeneko Afganistanera tropak bidaltzeko eta Iraken zabaldutako izu bera munduak onargarriago ikusten duen beste herrialde batean barreiatzeko asmoa konfirmatzen badigu. Gerrarik ez Obama!, ez Iraken ez Afganistanen.

Hala ere, europar eta euskalerritarron betaurrekoekin egindako hausnarketa dela onartu nahi dut hemen eta, iruditzen zait, horretan oker gabiltzala. EEBBk bere munduaren ikuspegi partikularra dute. Han komunistak direnak hemen zentristak genituzke, han zergen progresibotasuna proposamen iraultzailea, hemen berriz sozialki eta politikoki babes zabala daukan sistema. Bakea saltzen zailegia den herrialdea. Barack beraz ezin dugu gure betaurrekoekin neurtu, huts egingo digulako dudarik gabe.

Imagen 217Haatik, estatubatuarrentzako aldaketak ekarriko dituela ziur nago. Garaipena lortu duen aldetik jadanik erdietsi dituelako. Gizarte orekatuago bat, ekonomia indartsuago eta lehiakorragoa. Nazioartean berriz, Europarekin adiskidetzea, Palestinan eta Ekialde Urbilean tentsioaren moteltzea, Kubako blokeo zentsugabekoaren azterketa, Saharako herriaren autodeterminazio prozesuaren bizkortzea edota Guantanamo bezalako zuloei behin betiko giltzarrapoa jartzeaナ horiek denak espero ditut Obamak buruan izatea eta sinistu nahiko nuke bere esku dagoena egingo duela hamarkadetan zabalik mantendu diren zauri hoiek isteko. Eta ez da gutxi.

Bukatzeko, izenburuan モBaracko Bamaヤ zertan erabili dudan buruari galdezka ibiliko zarete. Zuen arreta deitzeko trikimailua baino ez da izan. Zentzua daukan trikimailua hala ere, Euskal Herrira etorrita Atlantikoz beste aldekoak egin eta gero. Izan ere, estimuan dudan persona batek irribarrea sortu zidanekoa gogoratu nahi dut, azaroaren 5ko biharamunean: モBaracko Bamaヤ-k  irabazi duela jakin duzu? Akaso euskaldunok Barack Obamatik gehiegi espero ez dugun seinale.

Uste dut ordea, positiboak izan behar garela. Lau urte ditugu orain ondorioak ateratzeko eta aldaketaren mezua noraino iristen den egiaztatzeko.
Zorte on Barack.

Author avatar
Ekain Laka

Post a comment

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *