ETENGABEKO ILUZIOZ BETETZEA ETA GURE EGUNEREKO LANEAN ISLADATZEA. Urte osoan zehar gure hirietan, enpresetan eta gizartean proiektu berritzeileak martxan jarriz, elkarrekin etorkizun berri bat eraikiz eta balore berriak erantsiz
KLIMA ALDEKETARI AURRE EGITEKO TRESNA BERRI BAT PLAZARATU, enpresentzako eta erakunde publikoentzako, Parisen klimaren inguruko gain-bileran lortutako akordioa betetzen laguntzeko. Laguntza tresna honek emisioen konpentsazioa, ingurumena zaintzea eta energia eraginkorragoak indartzea izango ditu helburu
EKO-HIRI ADIMENTSUAK GARATZEKO PROPOSAMEN ORIGINAL ETA AIPAGARRI BAT PLAZARATU gure inguruan. Gure esperientzia oinarri bezala hartuz, teknologia berritzaileak eta planifikazio sozio urbanistiko berriak txertatuko ditugu gure proposamenea
NAIDER FUNDAZIOA SORTU. Gurekin heziketa, hedapen eta ikerketa jarduerak garatzeko interesatuak dauden profesional eta entitate berrien proiektuak sustatzeko plataforma zabalik bat izango da. Ingurugiro, teknologia eta jarduera sozio-ekonomikoekin loturiko proiektuak abian jartzeko tresna
DIBULAGAZIOA INDARBERRITU EKONOMIA, TEKNOLOGIA, EKOLOGIA ETA HIRIGINTZA ARLOETAN, 10.000ra handituz gure eguneroko edukiak iristen zaizkien jarraitzaileen kopurua
I + G + b PROIEKTUAK BURUTZEKO SUBENTZIOEN BIDEZ JASOTAKO DIRU-LAGUNTZA PUBLIKOAK GIZARTEARI ITZULI. I+G+b proiektua arrakastatsua izanez gero, diru-laguntza gizarteari itzuli kooperazio proiektuen bidez, nazioarte edota tokiko mailan
UNIBERTISTATEAREKIKO KOOPERAZIOA INDARTU, Naider gizartearekin lotura gisara erabiliz, produktu berrien sustapenean lagunduz eta gure talentua indartuz
IBILBIDE PROFESIONALAREN HAISERAN DAUDEN BOST PERTSONA BERRI BATU. Beraiekin gure esperientzia eta ahalmen osoa partekatuz, bi aldeentzat aberasgarria den lantaldea osatuz.
URTE BUKAERAN 2016ko KONPROMEZUEN BETETZE MAILA AZTERTU ETA JENDARTERATU, Naiderren printzipioz dekalogo betetzearekin batera