Encuéntranos en
Uribitarte Pasealekua 11, Bilbao
Contacto
naider@naider.com
Telf: (+34) 616 13 71 05

Mondragon Unibertsitateak Ikerketaren aldeko apustua egiten du

MU logo H

Mondragon Unibertsitatearen ikerketa erreferentzia bihurtuko da nazioartean, goi-teknologiako Europako lau proiektuetan parte hartuko baitu.Orain onarturiko eta 36 hiletan zehar garatuko diren proiektuek guztira 50 milioi euroko aurrekontua dute.Unibertsitateak sendotu egin du bere ikerketa hainbat alorretan, hala nola Energian, 4.0 Industrian eta Fabrikazio aurreratuan. Horiek estrategikoak dira eta sektoreen espezializazio adimendunaren europar eta euskal estrategiaren, RIS-3 delakoaren, barruan daude kokatuta.

 

1.  MANTIS proiektuaren buru MONDRAGON UNIBERTSITATEA dago. 47 bazkide dituen –8 estatukoak: EPS-MU, Ikerlan, Tekniker Fundazioa, Fagor Arrasate, Acciona, MSI, Goizper eta Mondragon– europar proiektua da. Proiektuak 30 milioi euroko aurrekontua du eta orain arte unibertsitateak jaso duen diru-zenbateko handiena da. 4.0 Industriaren alorreko proiektua da, eta hodeian industria-alorreko mantentze-zerbitzuen plataforma bat diseinatzea eta garatzea da helburua, non sentsoreek edo sistema txertatuek prozesuak monitorizatuko dituzten.

2. OPTEMUS europar proiektuaren helburua ibilgailu elektrikoen autonomia %50 handitzea da. Mondragon unibertsitateak beste 13 kiderekin parte hartzen du, Virtual Vehicle proiektuaren buru izanik. FIATek ere parte hartzen du FIAT 500 bat jarriko du proiektuaren eskuetan hainbat teknologia ezartzeko eta lortutako emaitzak beste ibilgailu elektroniko batzuetara pasatuko dira. Estatu mailan Mondragon Unibertsitatea eta Stirling Zentroak parte hartzen dute eta 6,4 milioi euroko aurrekontua du.

3. MMTech proiektuak Europako 13 bazkide ditu, horien artean Mondragon Unibertsitatea eta Ideco aurkitzen direlarik estatu mailan. Proiektua 4.0 Industriaren barruan kokaturik dago eta material berriak garatzea du xede. 5,7 milioi euroko aurrekontua izango duen proiektu hau aurten hasiko da eta 2018. urte-arte iraungo du.

4. EU-LIVE (Efficient Urban Light Vehicles) proiektuak, hirian erabiltzeko ibilgailu elektrikoak ditu helburu, 20 ZP-tik beherako potentzia duten ibilgailuak, hala nola motozikletak, scooterrak, trizikloak eta hirirako auto txikiak. Proiektuaren buru Virtual Vehicle eta automobilgintzako bi fabrikatzaile handi dira: PSA eta Peugeot. Partzuergoa Europako 15 parte-hartzailek osatzen dute eta estatuko bazkide bakarra Mondragon Unibertsitatea da. Proiektuak 8 milioi euroko aurrekontua du.

Author avatar
naider
https://new.naider.com

Post a comment

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *